Itxi

Zinema

Estreina

"Cinco lobitos" Alauda Ruiz de Azuaren filma Berlinalen estreinatuko dute

N. V. | EITB Media

Barakaldar zinemagileak idatzi eta zuzendu duen lehen film luzea Berlingo Nazioarteko Jaialdiaren Panorama sailean lehiatuko da.

  • "Cinco lobitos" filmeko lantaldea

    "Cinco lobitos" filmeko lantaldea

"Cinco lobitos", Alauda Ruiz de Azua euskal zinemagileak idatzi eta zuzendu duen lehen film luzea, Berlinaleko Panorama atalean izango da, eta bertan egingo dute filmaren nazioarteko mailako estreina. 

"Cinco lobitos"ek EITBren parte-hartzea du, eta Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista. Amatasunak plazaratzen dituen hainbat galderaren inguruan dihardu.  

Ruiz de Azuaren hitzetan, "adin jakin batera iristen garenean, heldutzat hartzen dugu geure burua eta batzuetan seme-alabak izaten ditugu ere, baina batzuetan gure amaren begirada bat nahikoa da behinola izan ginen nerabe zalantzati horrengana itzultzeko edo beraren besarkada bat behar dugula sentitzeko. "Joan-etorriko seme-alaba izateko sentipen horretaz hitz egiten digu "Cinco lobitos"ek".

Alauda Ruiz de Azuak hainbat film labur zuzendu ditu, "Dice" (2011) tartean, zeina 160 jaialditan baino gehiagotan parte hartu baitzuen eta 50 sari bereganatu baitzituen.

"Cinco lobitos"

Amaia (Laia Costa) ama izan berri da, eta konturatuko da ez dakiela oso ondo zer egin behar duen. Bikotekidea kanpora joango da aste batzuetan, lan kontuak direla, eta Amaia gurasoen etxera joango da, euskal kostaldeko herri batera, umearekin lagun diezaioten. Orduan konturatuko da ama izanagatik ere ez diola utzi alaba izateari.

Aran Calleja Akelarre-n egindako lanari esker Goya saria irabazi zuen musikaria arduratu da musikaz, eta argazkilaritza zuzendaria Jon D. Dominguez da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena