Itxi

Zinema

Fantasiazko zinema

'Phenomena Experience' saio bat egingo dute FANTen, Bilbon

'Distira' eta 'Evil Dead II: Dead by Dawn' filmak egongo dira ikusgai. Fantasiazko zinemaren jaialdia maiatzaren 4tik 11ra izango da.

  • FANT. Argazkia: fantbilbao

    FANT. Argazkia: fantbilbao

Maiatzaren 4tik 11ra, FANT Zinemaldi Fantastikoa egingo dute Bilbon, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, eta horren barruan ‘Phenomena Experience’ saio bat izango da lehen aldiz, maiatzaren 10ean.

‘Phenomena Experience’ saioan, beldurrezko zinemaren bi lan garrantzitsu eskainiko dituzte: Distira (Stanley Kubrick) eta Evil Dead II: Dead by Dawn (Sam Raimi).

Film saio bikoitz hau 19:45ean hasiko da, AlhondigaBilbaoko Golem zinema-aretoetan. Sarrerak apirilaren 4tik aurrera egongo dira salgai, Internet bidez (www.generaltickets.com/bbk), 8 euroren truke. Sarrera hauek jaialdirako bonuetatik aparte salduko dira.

Bestalde, "FANT Erreskatean" zikloaren barruan, maiatzaren 8an eta 9an, 17:30etik aurrera, The Ring (1965) eta The Cannibal Man (1972) kalitate handiko film espainiarrak eskainiko dituzte.

432 film jaso dituzte aurtengo edizioan, mundu osotik, aurreko urtean baino 100 gehiago.

Nontzefilmak

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, nontzeberri.com kultur atariak antolatuta, Nontzefilmak zinema eta animaziozko film laburren lehiaketan aurkeztutako hainbat lan erakutsiko dituzte FANT jaialdiaren barruan. Proiekturik onenak maiatzaren 5ean aurkeztuko dituzte.