Zinema
Heriotza
William Hurt aktorea zendu da
Agentziak | EITB Media
Aktorea 71 urte zituela hil da, familiak ohar labur batean iragarri duenez.
-
William Hurt aktorea. Argazkia: Efe.
William Hurt aktorea hil da. 1985ean, Oscar saria irabazi zuen Hurtek, "Kiss of the Spider Woman" filmagatik, eta "Body heat" (1981) eta "Children of a lesser God" Oscarrerako izendapena eman zion filmean ere lan egin zuen, besteak beste.
Guztira, lau izendapen jaso zituen Oscar sarietarako, "Broadcast News" (1987) eta "A history of Violence" (2005) filmengatik ere, azken horren kasuan bigarren mailako gizonezko aktoreen sailean.
Horrez gain, beste film hauetan ere hartu zuen parte: "The accidental tourist" (1988), "Un divan à New York" (1996), "A.I. Artificial Intelligence" (2001), "The village" (2004) eta "The Good Shepherd" (2006).
"Atsekabe handiz, Hurt familiakook William Hurt aita maitatu eta Oscar baten irabazlearen heriotza negartzen ari gara 2022ko martxoaren 13an, 72 urte bete baino astebete lehenago", zehaztu dute sanideek, eta azaldu dute berez hil dela, "lasai zegoela".