Itxi

Zinema

Donostia

'Elai –Alai' dokumentala aurkeztuko dute Giza Eskubideen Zinemaldian

Erredakzioa

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogorarazteko, orain arte argitaratu gabeko filma estreinatuko dute 'Gerra Zibila Euskal Herrian' zikloan.

'Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian (Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena) zikloa egingo dute apirilaren 26an Donostiako X. Giza Eskubideen Zinemaldian.

Aurretik, Elai-Alai zikloan erakutsiko duten dokumentala aurkeztuko dute Antonio Riverak Kultura sailburuorde eta 2012 Fundazioaren Patronatuko kideak, Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema-arloaren arduradunak eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiaren zuzendariak.

Elai-Alai 1938an zuzendu zuen Nemesio Sobrevilak eta Elai-Alai Gernikako haurren dantza taldearen pausoei jarraitzen die: bonbardaketaren ondoren bira bat egitera abiatu ziren Europako hainbat herrialdetara.

Horrez gain, Guernika (1937), Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) eta Semana Santa en Bilbao (1937) filmak ere eskainiko dituzte ziklo berean.

Guernika (1937) ere Nemesio Sobrevilak zuzendutako lana da, Euskal Herriaren eta Euskadiko umeekiko solidaritatearen omenez egindako dokumentala. Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) lau minutuko kontakizuna da, Euzko Gudarosteko kapilauen buruzagiaren ehorzketari buruzko erreportajea. Bi minutu irauten du Semana Santa en Bilbao (1937) dokumentalak, eta bilbotarrak ofizio erlijiosoetara joateko eta monumentuetara bisitak egiteko ateak zabalik dituzten elizen irudiak ikusi daitezke.

'Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian (Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena) zikloa egingo dute apirilaren 26an Donostiako X. Giza Eskubideen Zinemaldian.Aurretik, Elai-Alai zikloan erakutsiko duten dokumentala aurkeztuko dute Antonio Riverak Kultura sailburuorde eta 2012 Fundazioaren Patronatuko kideak, Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema-arloaren arduradunak eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiaren zuzendariak.Elai-Alai 1938an zuzendu zuen Nemesio Sobrevilak eta Elai-Alai Gernikako haurren dantza taldearen pausoei jarraitzen die: bonbardaketaren ondoren bira bat egitera abiatu ziren Europako hainbat herrialdetara.Horrez gain, Guernika (1937), Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) eta Semana Santa en Bilbao (1937) filmak ere eskainiko dituzte ziklo berean.Guernika (1937) ere Nemesio Sobrevilak zuzendutako lana da, Euskal Herriaren eta Euskadiko umeekiko solidaritatearen omenez egindako dokumentala. Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937) lau minutuko kontakizuna da, Euzko Gudarosteko kapilauen buruzagiaren ehorzketari buruzko erreportajea. Bi minutu irauten du Semana Santa en Bilbao (1937) dokumentalak, eta bilbotarrak ofizio erlijiosoetara joateko eta monumentuetara bisitak egiteko ateak zabalik dituzten elizen irudiak ikusi daitezke.