Itxi

Zinema

Ikus-entzunezko proiektua

'Un día más de vida' lana filmatzen ari da Raul de la Fuente

Erredakzioa

Zuzendari nafarrak 2014an estreinatuko du Ryszard Kapuscinski erreportariaren eleberri batean oinarrituta dagoen animaziozko lana. Angolako gerraren drama erakutsiko du.

  • 'Un día más de vida' lana filmatzen ari da Raul de la Fuente

    Raul de la Fuenteren proiektu berriaren lehen irudia. Argazkia: Kanaki films

Raúl de la Fuente (Nomadak Tx) ikus-entzunezko proiektu erraldoi batean murgilduta dabil azken hilabeteotan. 2014ko udazkenean estreinatu nahi duen 'Un día más de vida' animaziozko filmean 3D eta benetako irudiak nahastuko ditu.

2011ko maiatzean Angolara bidaiatu zuen lehen filmaketa lanak egiteko. Kapuscinskiren alboan izandako protagonistekin egon zen eta Luanda hiriburuko segurtasunaz arduratzen den Farrusco jeneralarekin Namibiaraino bidaiatu zuen, horrek Kapuscinskirekin 1975ean egindako bidaia gogoratzeko.

Egunotan Malagan egiten ari diren zinemaldian aurkeztu du Raul de la Fuentek bere proiektu berriaren aurrerapena. Aurretik, Berlinaleko EFM sailean, Lyongo Cartoon Movie jaialdian eta Municheko Cartoon Cine jaialdian aurkeztu du. Ekainean, Annecyko Animazio Zinemaldian izango da.

Virgen Negra film laburrarekin Goya sarietara izendatu dute aurten eta aurretik Nomadak Tx filma estreinatu zuen 2006ko Donostiako Zinemaldian.