Itxi

Zinema

Zinema Fantastikoa

Abian da Polanskiren, Fleischerren eta Greg Oliverren FANT jaialdia

Erredakzioa

Martxan da 18. edizioko Sail Ofiziala. 26 film labur izango dira ikusgai eta Polanski eta Fleischer omenduko dituzte. Greg Oliver Bilbon izango da, 'Devoured' filmaren mundu mailako estreinaldian.

03:36
EITB Kultura: FANT 2012

FANT jaialdiak 18. edizioari ekin dio 'El Callejón' filmaren aurkezpenarekin. Antonio Trashorras eta Ana de Armas izan dira aurkezpenean. Guztira nazioarteko zazpi film eta 26 film labur, horien erdiak euskaldunak, lehiatuko dira sail ofizialean. Gainera, Polanski eta Fleischer bezalako maisu handiak omenduko dituzte datorren ostiralera bitartean egingo duten jaialdian.

Greg Olliver zinemagile iparramerikarra izango da 2012ko edizioko protagonistetako bat. Bilbon izango da 'Devoured' luzemetraiaren mundu mailako estreinaldia burutzeko, Sail Ofizialaren baitan.

Epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren film laburrek 3.000 euroko bi sariak jaso ahal izango dituzte. Horrez gain, epaimahaiak, euskal laburmetraiarik onenari 2.000 euroko saria emango dio.

Jaialdiak, zinema klasikora bidaia Polanskiren 'Repulsión' eta 'La semilla del diablo' eta Richard Fleischerren 'El estrengulador de Boston' lanen emanaldiekin egingo du. Mike Barnetten 'Superheroes' dokumental dibertigarria ere ikusi ahal izango da.

18. edizioko berrikuntza nagusietako bat Bilbon lehen aldiz egingo den Phenomena Experience saioa izango da. 'El Resplandor' eta 'Terroríficamente muertos' lanak eskainiko dira esperientzia honi esker. 'FANT Erreskatean' zikloak Javier Setóren 'La Llamada' eta Eloy de la Iglesiaren 'La semana del asesino' eskainiko ditu.

Gainrea, familia osoari zuzendutako kultur eta aisia jarduerak izango ditu FANTek. Playmobileko panpinatxo ezagunak protagonista dituzten filmen 35 kartelez osatutako I love clicks erakusketa izango da ikusgai eta Bilboko Artelan Berreginen Museoak Izaki FANTastikoak bisita-tailerren programa eskainiko du.