Itxi

Zinema

Estreinaldia

Zubereraz egindako lehen film luzea: 'Xora'

Peio Cachenautek zuzendutako lanak bizitzaz aspertuta dagoen mutil gazte baten historia kontatzen du. Idaztea du gustoko eta bere erreferentea Holliwood izeneko osaba da.

01:22
'Xora', zubereraz egin den lehen film luzea aurkeztu dute

Peio Cachenautek zuzendutako 'Xora' filma Donostian aurkeztu dute. Zubereraz egin den lehen film luzea da. Victoria Eugenia antzokian egin dute aurkezpena.

Peio Cachenaut zuzendariaren ideiatik abiatu ondoren elkarlana izan dela esan liteke 'Xora' filmaren ezaugarrietako bat. Alde batetik, Hebentik elkarte kulturala eta herritarren partehartzea izan duelako eta bestetik ekoizpen sisteman zuberotarrak eta bilbotarrak elkartu dituelako. Horrez gain filmareren bereizgarri nagusia lehen aldiz zubereraz soilik grabatu izana da.

'Xora'k bizitzaz aspertuta dagoen mutil gazte baten historia kontatzen du. Idaztea du gustoko eta bere erreferentea Holliwood izeneko osaba da. 'Xora' zinea maite dutenentzat eginiko filma da

Filmak ikusle bakoitzari eskaintza ezberdina egin diezaioke, bakoitzak bere irakurketa egin dezake nahiz eta filma egiterakoan argi eduki duten zer kontatu nahi zuten

'Xora' bihar estreinatuko dute Victoria Eugenia Antzokian eta ostiraletik aurrera zinema aretoetan ikusi ahal izango da.