Zinema
Animazioa
'Animabasauri-Animabasque', Afrikara begira
Ohiko lehiaketaz gain, aurten Afrikako filmei atal berezia eskainiko zaie, eta Ardman Animations estudioari eskainiko zaio atzerabegirakoa, estudioko kideen bisita ere izango delarik.
-
Animabasauri-Animabasqueren aurkezpena. Argazkia: EITB
Animabasauri-Animabasque animazio jaialdia larunbatean hasiko da, sei egunez nazioarteko animazio film hoberenak gerturatzeko.
Ohiko lehiaketaz gain, aurten Afrikako filmei atal berezia eskainiko zaie, eta Ardman Animations estudioari eskainiko zaio atzerabegirakoa, estudioko kideen bisita ere izango delarik.
Orain arte gurean ikusi gabeko bederatzi film luze lehiatuko dira aurten Animabasauri-Animabasque animazio jaialdian. Teknika anitzekoak, Maria Jesus Diaz jaialdiko zuzendariak dioenez.
Horien artean, Baleuko ekoiztetxeak ere parte hartu duen "Blackie and Canuto" filma estreinatuko dute. Nazioarteko 24 film labur eta 51 DVD formatoko film labur ere lehiatuko dira: Heldu eta haurrentzako filmak.
Afrikari arreta berezia eskainiko diote, kontinente gonbidatua baita. Animazioak presentzia gutxi badu ere, diezen hitzetan. Mustafa Lasangek zuzenduta filmak eskainiko da, afrikar animazioko egile laudoriotua.
Atzerabegirakoa, baina, Armand animazio estudioari eskainiko zaio. "Chicken run", "Wallace y Gomit" bezalako filmen egileei. 4 Oscar ere baditu estudioak, eta are sona handiagoa. Gainera, Animabasaurin oraindik estatuan estreinatu gabeko filma ikusteko aukera izango da.
Aipatu ere Simon Jacob argazki zuzendari laudoriotuak hitzaldia eskainiko duela, eta videomapingari buruz tailerra eskainiko dute. Haurrentzako euskarazko emanaldiak ere bai goizetan, telebistarako marrazki animazioak, edota europako animazio sailkapen bat.
Guztia, larunbatetik aurrera hiru egunez, maiatzaren 31a bitarte Basaurin, Sozial Antzokian, eta zenbait atal aurrenekoz Bilboko Golem aretoetan eta Guggenheim museoan, Animabasauri-Animabasque jaialdiarekin.