Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'Men in Black 3' kartelerako aurkariak akabatzen saiatuko da

Azken Malagako zinemaldiko irabazleetako bat aste honetan estreinatzen dute, 'Los niños salvajes' eta modako aktoreetako bat, Zac Efron, zinema-aretoetara helduko da.

01:14
Will Smith, asteko protagonista zinema-aretoetan

"Men in Black" sagaren hirugarren alea zinema-aretoetara helduko da eta gainontzeko estreinaldiak akabatzen saiatuko da. Honakoak dira: Malagako azken zinemaldiko irabazlea, "Los niños salvajes", Zac Efron aktorearen azken drama erromantikoa eta frantsesezko bi komedia: "Starbuck" kanadiarra eta François Cluzeten "El arte de amar" frantziarra.

"Men in Black" estralurtarren komedia arrakastatsua hirugarren alera heldu da. J agentea, Will Smith, K agentearen izaeraren zergatia deskubritzen saiatuko da. Horretarako, 60eko hamarkadara bidaiatuko dira eta Tommy Lee Jonesen aurpegia gaztetuta agertzen da. Josh Brolin ere agertzen da.

Malagako zinemaldiko irabazleetako bat zinema-areto komertzialetara helduko da Patricia Ferreiraren eskutik. "Los niños salvajes" pertsonaien "thriller" bat da eta helduek gaur egungo gazteen arazoetan duten erantzunkizunean sakontzen du.

Zac Efron gazteen idoloa galai erromantikoaren irudia handitzen jarraitzen du "Cuando te encuentre" pelikulan. Scott Hicksek ("Shine") zuzentzen du eta Nicholas Sparks best-sellerraren moldaketa da, "El diario de Noah" edo "Querido John" eleberrien egilea.

"Intocable" arrakastatsua oraindik karteleran dagoen arren, François Cluzet aktoreak beste film bat aurkezten du: "El arte de amar". Emmanuel Mouret zuzendariak jarduera sentimental garaikideei buruz hausnartu, ironiaz mintzatu eta jolastu du.

Patrick Huardek David Wosniaken azalean sartu eta Valladolideko Semincin interpretazio onenari saria eskuratu zuen. Peter Pan konplexua duen 40 urte inguruko gizona da eta arrastoan sartzea erabakitzen duenean konturatzen da mundu osoan zehar 533 haur dituela, bere garaian hazia eman zuelako. Eta ume horietako batzuek ezagutu nahi dute.

"Girimunho, imaginando la vida" Brasilgo zinema independientearen ezohiko alea da. Toronto, Venezia eta Donostiako zinemaldietan izan zen. Clarissa Campolinak eta Helvecio Marins Jr.-ek zuzentzen dute lau eskutara eta Maria Sebastian Martins Alvaro eta Luciene Soares da Silva dira protagonistak.

Christian Galvez "Pasapalabra" saio arrakastatsuaren aurkezlea zineman lehen lana egin du: "Ni pies ni cabeza" pelikulan Guardia zibila da protagonista. Antonio del Realek zuzentzen du eta Galvezez gain, Jaydy Michel, Miguel Hermoso eta Alejandro Tous dira protagonistak. 

Werner Boote zinemagile austriarrak 2009an egin zuen dokumentala ere zinema-aretoetara helduko da. Plastikoak XXI. mendeko eguneroko bizitzan duen presentzia kezkagarria aztertzen du eta ingurugiroan duen eragin kezkagarriaz.