Itxi

Zinema

'Después de Lucía'

Michel Franco mexikarrak 'Un Certain Regard' saria irabazi du Cannesen

Erredakzioa

Michel Francoren filmak eskola-jazarpenaz hitz egiten du. Mexikarrak Canneseko jaialdian aurkezten duen bigarren lana da.

  • 'Despues de Lucia' filmaren estreinaldia. EFE

    'Despues de Lucia' filmaren estreinaldia. EFE

"Después de Lucía" filmak eskuratu du Canneseko zinemaldiaren "Un Certain Regard" epaimahaiaren saria.

Michel Francok (Mexiko DF, 1979) Cannesen aurkeztu duen bigarren lana da, orain bi urte "Daniel y Ana" filmarekin estreinatu ostean.

Drama honetan eskola-jazarpenaz hitz egiten da eta Tess Ia aktore gaztea eta Hernan Mendoza dira protagonista.

Epaimahaiak gainera, Benoît Delépine eta Gustave Kervenen "Le Grand Soir" Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzioa saritu du eta Aida Begic bosniarraren "Djeca" filmari aipamen berezia egin diote.

Interpretazioaren saria bi emakumek lortu dute: Emile Dequenne belgikarrak Joachim Lafossen"A perdre la raison" filmagatik eta Suzanne Clemen kanadarrak Xavier Dolanen "Laurence Anyways" lanagatik.

Canneseko zinemaldiko atal honetan "7 días en La Habana" filmak ere parte hartu du. Zazpi istorio kontatzen dituen lan honek zazpi errealizadore ditu, besteak beste, Benicio del Toro, Pabro Trapero, Julio Medem eta Juan Carlos Tabio.