Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'Miel de naranjas' filmarekin heldu da Edurnezuri zinema-aretoetara

Iban Garate da 'Miel de naranjas' filmeko protagonista eta Imanol Uribek zuzentzen du. 'Blancanieves y la leyenda del cazador', '¿Y si vivimos todos juntos?' eta '¡Por fin solos!' ditu aurkari.

01:25
'Miel de naranjas' eta Edurnezuri, zinema-aretoetan

Charlize Theron eta Kristen Stewart dira Edurnezuriren bertsio berriaren protagonistak, baina hortaz gain, ekaineko lehen asteko estreinaldia garrantzitsuenak Jane Fondaren "¿Y si vivimos todos juntos?" eta Imanol Uriberen "Miel de naranjas(Iban Garate eta Blanca Suarez ditu protagonista) dira.

Edurnezuriren ipuinak modan izaten jarraitzen du eta Julia Robertsen pelikula komikoaren ostean, Charlize Theronek ama gaiztoaren papera hartzen du ikutu gotikoz beteriko ekoizpen handia. "Crepúsculo" sagako protagonista, Kristen Stewart, sagar batekin pozoindu dute.

Imanol Uribe euskal zuzendariak 50eko hamarkadako Andaluziara bidaia egin du. Gerra osteko garaian kokatzen dute pelikula, baina eguzkiak berotzen darrai. Egikera tekniko ezinhobea du eta Iban Garate, Blanca Suarez, Karra Elejalde, Angela Molina eta Nora Navas dira protagonistak. Malagako zinemaldian estreinatu zuten eta zuzendari onenari saria eskuratu zuen.

70eko hamarkadan bi Oscar sari eskuratu zituen eta 90eko hamarkadatik erretiratua dago Jane Fonda, baina bere kurrikulumarekin bat datorren film batekin itzuli da zinemara: "¿Y si vivimos todos juntos?" lanean frantsesa berreskuratzen du Geraldine Chaplinekin, Guy Bedosekin, Claude Richekin eta Daniel Brühlekin.

Fernando Tejero futbola eta zinema uztartzen ditu berriz ("Días de fútbol" eta "El penalty más largo del mundo" filmetan izan ostean), baina kirol horretako managerren ikuspuntutik. "En fuera de juego" bi iruzurtiren istorioa da (Tejero eta Diego Peretti), etorkizun oparoko Real Madrileko jokalari saldu nahi dute. 

Lawrence Kasdan 80eko eta 90eko komedia garratz eta emozionalen egilea ("Reencuentro" eta "El turista accidental", adibidez), lurralde berera bueltatu da eta garai hartako aktore garrantzitsuak berreskuratzen ditu: Diane Keaton eta Kevin Kline.

"Las horas" eta "Lejos del cielo" lanekin Oscar sarien atean gelditu ostean, Juliane Moore "La sombra de los otros" naturaz gaindiko thrillerrarekin bueltatu da, Jonathan Rhys Meyersekin batera. Estatu Batuetan duela bi urte estreinatu zuten eta orain ikusi dezakegu hemen.