Zinema
Urriak 20-23
Hogei film, Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarraren bila
N. V. | EITB Media
Urriaren 20tik 23 egingo dute Lekeition Euskal Zine Bilera, euskaraz hutsezko zinema jaialdi bakarra. Ramon Agirre aktoreari emango diote ohorezko Begirada saria.
-
Maider Oleagak "Irrits" filma aurkeztuko du Sail Ofizialean
Gaurtik, urriak 20, igandera, hilak 23, Euskal Zine Bilera euskarazko zinema jaialdiaren 45. edizioa egingo dute, Lekeition.
Jaialdiko Sail Ofizialean 20 film lehiatuko dira, profesionalek zein zaleek egindakoak, pelikula onenaren Urrezko Antzarraren eta zuzendaritza eta gidoi onenen sarien bila.
Horien irabazleak ebazteko ardura izango dute Getari Etxegarai aktore eta zuzendariak, Paul Urkijo zuzendariak eta Izaskun Urkijo arte zuzendariak, epaimahaiko kideek.
Pelikula hauek ikusiko dira Sail Ofizialean:
Urriak 20 – 19:00
Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez / Josi Sierra
Gauero / Iñigo Alkorta
Trumoiak / Iker Maguregi
Haraindiko / Alaia Sedano
Lanbroa / Paula Iglesias
Nola ikasi euskara / Juan Esteban Montoya
Urriak 21 – 19:00
Deserri / Imanol G. Gurrutxaga
Erlojupekoa / Leire Egaña
Erro bi / Nagore Muriel
Ezohikoak / Alejandra Bueno
Martxoaren 28a / Julen Etxebarria Moral eta Malen Nicholson
Noiz utziko dio euria egiteari / Guillermo Ordás
Polita / Eneko Muruzabal
Arnasa / Raúl Barreras
Urriak 22 – 12:00
Etxean / Mikel Rueda
Irrits / Maider Oleaga
Lanbroa / Aitzol Saratxaga
Muga / Eñaut Castagnet
Vatios / David Perez
Berak baleki / Aitor Gametxo
Sari banaketa ekitaldia amaiera galan egingo dute, larunbatean, 19:30etik aurrera Ikusgarri zinema aretoan.
Euskal Zinemaren Begirada ohorezko saria Ramon Agirre aktoreak jasoko du, gala horretan bertan, "azken lau hamarkadetako euskal ikus-entzulegoa euskaraz entretenitu, elikatu, hezi, sentiarazi eta pentsarazi baitu".
EITBren babesa duen jaialdian, gainera, Kristina Zorita ETBko kazetariak Arantza Santesteban zuzendaria elkarrizketatuko du urriaren 22an bertan, 17:00etatik aurrera, Ikusgarri aretoan.