Itxi

Zinema

Liburua

Euskal emakume zinemagileen lana liburu batean bildu du Euskadiko Filmategiak

N. V. | EITB Media

"Euskal emakume zinemagileak" liburuak hainbat saiakera biltzen ditu, euskal zinemako emakume aitzindarietatik hasi eta oraintsukoenganaino: Ana Di´ez, Helena Taberna, Yannick Bellon…

  • Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu dute "Euskal emakume zinemagileak"

    Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu dute "Euskal emakume zinemagileak"

"Euskal emakume zinemagileak" liburua argitaratu du Euskadiko Filmategiak, "gure zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen liburua".

María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatu du lana, eta hauen idazkiak biltzen ditu: Carlos Roldán Larreta, Casilda de Miguel, Iratxe Fresneda, María Marcos Ramos, Nekane E. Zubiaur, Ainhoa Ferna´ndez de Arroyabe, In~aki Lazkano, Cristina Ortiz Ceberio, Mari´a Pilar Rodri´guez, Mari´a Jose´ Olaziregi Alustiza, Javier Sa´nchez Zapatero, Izaskun Arandia Galarraga, Ana Gutie´rrez, Elena San Julia´n, Pilar Marti´nez-Vasseur, Annabel Marti´n eta Luisa Etxenike.

Argitalpenak lau zati nagusi ditu, gaurko arkezpenean azaldu dutenez: Ikuspegi globalak izenekoak euskal emakume zuzendarien produkzio filmikoa lantzen du hainbat ikuspegitatik: gaiak, generoaren errepresentazioa edo haien filmen aniztasun estetikoa eta formala.

Generoak, formatuak eta moldaketak atalak euskal emakume dokumentalgileen begirada aztertzen du, baita Kimuak programak egindako lana ere. Hirugarrenean, Ekoizpena, distribuzioa eta harrera izenburukoan, biltzen dira emakumeek egindako zinema bultzatu eta hari ikusgarritasuna emate aldera elkarte eta zinemaldi batzuek egindako ahaleginak.

Azkenik, Hiru emakume zinemagile atalean, euskal zinemako hiru figura nabarmentzen dira: Ana Di´ez, Helena Taberna eta Yannick Bellon, Euskadiko Filmategian ziklo eta argitalpena izan duten hiru egile.

María Pilar Rodriguez lanaren koordinatzailearen esanetan, "begi bistakoa" da euskal emakume zuzendarien produkzio filmikoak "ez duela presentzia indartsurik izan panorama zinematografikoan": "Emakumeek egindako filmen gorakadak gure gizartea bere osotasunean ulertzeko nahitaezko begirada batekin aberastu du zinemagintza, eta emakume ikusleei identifikatzeko aukera handiagoa eman dieten erreferenteak eskaini dizkie" gehitu du Rodríguezek.