Zinema
Estreinaldiak
Spidermanen sarea zinema-aretoetara heldu da berriz
Asteko estreinaldien artean, Paco Leonek zuzendari gisa egin duen lehen lana dator, 'Carmina o revienta' (aldi berean, DVD formatuan, aretoetan eta Interneten). Gainera, Audrey Tautouk lan berria du.
Armiarma-gizonaren abentura berri bat helduko da aste honetan zinema-aretoetara: "The Amazing Spider-Man". Gainera, Paco Leonek zuzendari gisa egiten duen lehen lana aurkeztuko du: "Carmina o revienta". Aretoetan, DVD formatuan eta Interneten kaleratu du aldi berean.
Peter Parker gaztearen lehen pausoak dira "The Amazing Spider-Man" lanaren abiapuntua. Armiarma-gizonaren sagaren pelikula berria Andrew Garfield eta Emma Stone bikotea du protagonista. Azkenak Peter Parkerren lehen maitearen papera hartuko du.
"Carmina o revienta" Paco Leonek zuzendari gisa egiten duen lehen lana da, eta, dokumental itxura duen arren, fikzio dosi asko ditu. Maria Leon eta Carmen Barrientos zuzendariaren arreba eta ama aritu dira bertan.
Espainiar estreinaldiekin jarraitzeko, "El secreto de los 24 escalones" dugu, Maxi Iglesias nerabeen idoloak eta Ona Casamiquela aktoreak ikus daitezke film honetan, eta Ana Torroja abeslariak "Donde" izeneko kantua interpretatzen du.
Audrey Tautou "Amelie" filmeko aktorea Nathalie izeneko emakume bat antzezten du "La delicadeza" pelikulan. Maite zuen gizona istripu batean galdu ostean, Markus lankidearen eskutik aurkituko du berriz amodioa.
Inbidia, hipokresia eta bikoteen arteko bekaizkeria ironia apur batez aztertzen du "Siempre Feliz" pelikulak. Bi bikotek elkarrekin bat egingo dute: bata krisialdian murgilduta dago eta bestea, itxuraz, perfektua da. Topaketa horrek ondorioak izango ditu etorkizun hurbilean bikotekideen arteko harremanetan.
Audrey Tautou "Amelie" filmeko aktorea Nathalie izeneko emakume baten paperean sartzen da "La delicadeza" pelikulan. Maite zuen gizona istripu batean galdu ostean, Markus, lankidearen eskutik deskubrituko du berriz amodioa.