Itxi

Zinema

Heriotza

Sancho Graciaren biografia (1936-2012)

Sancho Gracia hil da. 'Curro Jimenez' telesail ezagunean protagonistaren papera bete zuen, baina, telebistan ez ezik, Sancho Graciak antzerkian eta zineman ere egin zuen lan.

  • Sancho Gracia. Argazkia: EFE

    Sancho Gracia. Argazkia: EFE

Sancho Gracia Madrilen hil da, 75 urte zituela. "Curro Jimenez" telesailean protagonistaren papera bete zuelako da ezaguna, baina hainbat filmetan ere hartu du parte: "La Comunidad", "800 Balas", "Caja 507" eta "Balada triste de trompeta", besteak beste.

1936ko irailaren 27an jaio zen Felix Angel Sancho Gracia, Madrilen, eta haurtzaroa Espainiako hiriburuan eman zuen, Embajadores eta Lavapies auzoetan. Hainbat eskolatatik bota zuten, ume urduria zelako. Uruguaira joan zen senideekin batera 1947an eta bertan izan zen 1964ra arte, aita hil eta ama beste gizon batekin ezkondu ostean.

Hainbat lanetan aritu zen Uruguain, eta egunkarian iragarki bat irakurri ostean erabaki zuen aktore izatea. Margarita Xirgú Kataluniako aktorearen ikasle izan zen hiru urtez, Montevideoko kontserbatorioan, eta Garcia Lorcaren "Bodas de sangre" eta William Shakespeareren "Uda gau bateko ametsa" lanetan parte hartu zuen. Izaera irekia zuen eta ekoizleen atentzioa deitu zuen: akziozko eta abenturazko filmetan parte hartu zuen, baita komedietan eta spaghetti-western-etan ere.

Juan Antonio Bardem, Jaime de Armiñan, Vicente Aranda, Mario Camus, Adolfo Aristarain, Alex de la Iglesia eta Jose Luis Cuerda zuzendariekin lan egin zuen, besteak beste, honako filmetan: "La chica de los anuncios" (1964), "La ciudad no es para mi" (1966), "Las viudas" (1966), "Oro maldito" (1967), "El último día de la guerra" (1969), "Marbella, un golpe de cinco estrellas" (1984) "Montoyas y Tarantos" (1989), "Tocando fondo" (1993), "Cachito" (1995), "La mirada del otro" (1997), "Inferno" (1999) eta "A galope tendido" (1999).

Geroago, "La Comunidad" (2000), "No te fallaré" (2000), "Caja 507" (2000), "El robo más grande jamás contado" (2001), "Hasta aquí hemos llegado" (2001), "El crimen del Padre Amaro" (2001), "800 Balas" (2002), "El Furgón" (2002), "El Oro de Moscú" (2002), "Mala uva" (2003), "Perfecto amor equivocado" (2004), "Los managers" (2006), "El prado de las estrellas" (2009) y "Entre Lobos" (2010) eta "Balada triste de trompeta" (2010) pelikuletan parte hartu zuen.

Halere, telebistan egin zen aktore, eta bertan lortu zuen arrakasta handiena, "Los camioneros" (1973) eta "Curro Jimenez" (1976) telesailengatik. Azken horren sortzaile eta ekoizle izan zen 1976 eta 1978 urteen bitartean, eta 1994an bigarren zatia egin zuen, Alvaro de Luna eta Jose Sanchorekin batera.

Antzerkian, zineman eta telebistan lan egin du Sancho Graciak eta Jose Zorrillaren Tenorioren (1995) eta Goyaren paperak hartu zituen (azken horrengatik Ohorezko Goya saria jaso zuen).

Noelia Aguirre Gomensororekin, Uruguaiko Alderdi Nazionaleko politikari baten alabarekin, ezkondu zen Sancho Gracia, eta hiru seme zituen: Rodrigo, Rodolfo eta Felix. Adolfo Suarez ezkontzako aitabitxia izan zen, eta lagun handia izan zuen.