Zinema
Estreina
Zinemetara iritsi da "Bizkarsoro"
N. V. | EITB Media
Josu Martinezen filma zapi lurraldeetako zinemetan ikusi ahalko da gaurdanik. "Euskararen galtze programatu eta planifikatuari begiratzen dion film kolektiboa" da, zuzendariaren hitzetan.
-
"Bizkarsoro"
Bizkarsoro herria ez da mapetan ageri, baina herri asko ordezkatzen ditu Josu Martinez zuzendariaren (Bilbo, 1986) filmean marrazten denak. Baigorrin jasotako eta bertako herritarrekin auzolanean pantailaratutako bost istorio global biltzen ditu film luzeak, zeinak hizpide baitu 1914tik 1982ra Euskal Herriko herri txikietako biztanleen ahotan euskara nagusi izatetik erdara nagusitzera izan zen lerratzea.
"Novecento-n Bertoluccik langile mugimenduaren XX. mendeko historia kontatzen zuen bezala, nik euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut; ez euskararen historia, ezpada euskaldunena: nola hiltzen den hizkuntza bat", azaldu zigun zuzendariak Donostiako Zinemaldian egin genion elkarrizketan.
IRAKURRI JOSU MARTINEZI "BIZKARSORO"RI BURUZ EGIN GENION ELKARRIZKETA
Josu Martinez: "Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut"
Gaurdanik, zinema aretoetan ikusi ahalko da "Bizkarsoro", Araban (Florida, Gasteiz), Bizkaian (Zugaza, Durango), Gipuzkoan (Leidor, Tolosa), Lapurdi (Atalante, Baiona, eta Donibane Lohizune), Nafarroan (Iortia, Altsasu), Nafarroa Beherean (Donibane Garazi) eta Zuberoan (Maule).
Aurrerago beste herri batzuetara ere iritsiko da "Bizkarsoro": Donapaleu, Kanbo, Azpeitia, Usurbil, Oiartzun, Errenteria, Bilbo…