Itxi

Zinema

Heriotza

Tony Scott 'Top Gun' filmaren zuzendaria hil da

Erredakzioa

Zinemagilea Ridley Scotten anaia zen, eta zubi batetik salto eginda hil da. ABC telebista kateak iragarritako informazioaren arabera, garun-tumorea zuen, eta ezin zioten ebakuntzarik egin.

00:41
Tony Scott zinegilea zubi batetik salto eginda hil da

Tony Scott, Top Gun-en, Crimson Tide-ren eta beste hainbat pelikularen zuzendaria, hil da Kalifornian (AEB), zubi batetik salto eginda, herrialde horretako hedabideek jakinarazi dutenez. Scottek tumorea omen zuen garunean, eta ezin zioten ebakuntzarik egin, familiako iturriak aipatuz ABC telebista kateak iragarri duenez.

Zinemagilea Ridley Scott zuzendariaren anaia zen, eta hainbat telesailetan ere egin zuen lan, ekoizle modura. Lehen ikerketen arabera, atzo eguerdian hil zen.

Lekukoen esanetan, Scottek zubian bertan utzi zuen autoa, eta ondoren jauzi egin zuen. Gorpua handik eta lau ordu geroago topatu zuten. 1944ko uztailaren 21ean jaio zen.

"Unstoppable" izan zen bere azken pelikula eta Denzel Washington aktorearekin egin zuen lan. Aktore horrekin beste hiru lanetan egin zuen lan: "Man on fire" (2004), "Deja Vu" (2006) eta "The taking of Pelham 123" (2009). 

Scotten film ezagunenak hauexek dira: "Revenge" (1990), "True Romance" (1993), "Spy Game" (2001) eta "Domino" (2005).

Ekoizle gisa, hainbat telesailetan aritu zen, eta arrakasta lortu zuen, “Numb3rs” eta “The Good Wife” lanekin, kasu.

Donna Scott aktorearekin ezkonduta zegoen eta bikiak zituen.