Zinema
Alma sariak
"Robot dreams"ek gidoigileen Espainiako elkartearen saria jaso du
N. V. | EITB Media
Pablo Bergerren animaziozko pelikulak film luze komikorako gidoi onenaren saria eraman du bart, eta "Upon entry" Basque Films etxeak ekoitzitako lanak film dramatikorako gidoi onenarena.
-
"Robot dreams"
Robot dreams Pablo Berger bilbotarraren eskutik Oscarretara iritsi zen filmak Alma gidoigileen Espainiako sindikatuaren saria jaso du bart, film luze komikorako gidoi onenaren atalean.
Upon Entry Basque Films euskal ekoiztetxearen filmak ere irabazi du Alma saria, film luze dramatiko baterako gidoi onenaren atalean, eta gaueko beste irabazle batzuk izan dira La Mesías (serie dramatiko bateko gidoi onena), Poquita fe (serie komiko bateko gidoi onena), Esta ambición desmedida (film luze dokumental bateko gidoi onena), Amar es para siempre (eguneroko serie baterako gidoi onena), El intermedio (programa bateko gidoi onena) eta "Saber y ganar" (lehiaketa bateko gidoi onena).
Ohorezko Alma saria Writers Guild of Americako batzorde negoziatzailearentzat izan da, estatubatuar gidoilariek 2023an egin zuten greban izan zuen jokabideagatik.