Zinema
Jaialdiak
"O corno" eta "Zinzindurrunkarratz" saritu dituzte Espainiar Zinemaren Nantesko Jaialdian
N. V. | EITB Media
"Chinas" Arantxa Echevarriaren filma eta "Upon entry" Basque Filmsen ekoizpena ere saritu dituzte jaialdi horretan.
-
"Zinzindurrunkarratz"ek dokumental onenaren saria irabazi du
La estrella azul Javier Macipek zuzendutako filma saritu dute bart, astelehenarekin, FCEN Espainiar Zinemaren Nantesko zinema jaialdian. Besteak beste, Victor Erice eta Pablo Berger euskal zinemagileak izan dira jaialdiaren gonbidatuak.
Macipek zuzendu duen lehen lanak film onenaren Julio Verne saria eta publikoaren saria irabazi ditu, eta O Corno Jaione Camborda donostiarraren pelikulak, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazleak, aipamen berezia.
Film luze irabazleen zerrendan beste hainbat euskal film lerratu dira, hala nola Chinas Arantxa Echevarriaren filma (epaimahai gaztearen saria), Upon entry Basque Films etxearen koprodukzioa (opera prima onena) eta Zinzindurrunkarratz Oskar Alegriaren pelikula (dokumental onena).
Jaialdia amaitzeko, Victor Erice euskal zuzendariak agerraldia egin zuen Nantesen.