Zinema
Heriotza
Clarke Duncan aktorea hil da, 'The Green Mile' filmeko aurpegia
Besteak beste, "Armageddon," "The Scorpion King,", "Sin City", "Planet of the Apes" eta "Kung Fu Panda" filmetan parte hartu zuen Duncanek.
-
Michael Clarke Duncan, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Michael Clarke Duncan aktore estatubatuarra hil da 54 urte zituela. Omarosa Manigault-Stallworth emaztegaiak eman du "The Green Mile" filmeko protagonistaren heriotzaren berri.
TMZ famatuen bizitzaren berri ematen duen webguneak jakinarazi duenez, aktorea Los Angelesen (Kalifornia) hil da, uztailaren 13an bihotzekoak eman eta gero ospitalean bi hilabete pasatu ostean.
"Manigaultek otoitzaldi guztiak eskertzen ditu, eta pribatutasuna eskatzen du. Ospakizun pribatu zein publikoak noiz izango diren, hurrengo egunetan jakinaraziko dugu", esan du bozeramaileak webgunearen bitartez.
"The Green Mile" lanean aritzeaz gain, besteak beste "Armageddon," "The Scorpion King,", "Sin City", "Planet of the Apes" eta "Kung Fu Panda" filmetan parte hartu zuen Duncanek.
Stephen Kingen eleberrian oinarritutako film luzeari esker Oscar sarirako hautagai izan zen.