Zinema
Estreinaldiak
Dredd epailea eta Holmes espainiarra, asteko estreinaldien artean
"Dredd" komikiaren heroiaren futurismoak Garciren Sherlock Holmes madrildarraren eta Viggo Mortensenen thrillerraren aurka egingo du zinema-aretoetan.
Asteko estreinaldiak guztiontzako pelikulekin datoz: "Dredd" komikiaren heroiaren futurismotik, Sherlock Holmes madrildarretik jarraituta, Viggo Mortensenen thrillerra, dantza, koreografia ezinezkoak, beldurrezkoak eta erromantikoak.
Komikiaren hainbat pertsonai pantaila handira egin dute salto eta azkena "Dredd" epaile, epaimahaikide eta borreroa da. 1977 inguruan sortu zuen Carlos Ezquerra marrazkigile espainiarrak. Pete Travisek zuzentzen du pelikula futurista hau eta zinema beltzezko hainbat elementurekin. Karl Urban aktore eskoziarrak ("The Lord of the Rings" pelikulan ezagutu genuen) hartzen du protagonistaren papera.
Jose Luis Garcik "Volver a empezar" pelikulagatik Oscar saria eskuratu zuen eta bueltan da munduko detektibe ezagunenaren istorio batekin: Sherlock Holmes eta Watson laguntzailea hezur-haragizko bihurtu ditu, XIX. mendeko Madrilen.
Asteko istorio erromantikoena "The deep blue sea" lanean aurkitzen dugu. Terence Daviesek zuzentzen du eta hiruren arteko maitasuna deskribatzen du: Rachel Weisz, Tom Hiddleston eta Simon Russell Beale dira protagonistak.
Viggo Mortensen da asteko estreinaldi espainiar-argentinarraren protagonista. Ana Piterbargek zuzentzen du "Todos tenemos un plan" thrillerra. Gainera, Soledad Villamil, Daniel Fanego eta Javier Godino agertzen dira.