Itxi

Zinema

Efemeridea

30 urte Grace Kelly gabe

Emakume aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen 25 urterekin eta Alfred Hitchcocken aktore gogokoena izan zen. Trafiko istripu batean hil zen, baina oraindik ez dute zehazki jakin zer gertatu zen.

  • Grace Kelly. Argazkia: EITB

    Grace Kelly. Argazkia: EITB

Grace Kelly Monakoko Printzesa eta aktore estatubatuarra hil zela 30 urte bete dira. 52 urte zituela hil zen. 52 urte zituela hil zen eta zinema munduan ibilbide motza izan zuen arren, emakumezko aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen 25 urterekin. Alfred Hitchcocken aktore gogoena izan zen.

Estatu Batuetako ikusleak maitemindu zituen bere talentuarekin eta edertasunarekin. Monakoko Raniero III.a ere maitemindu zen eta printzerriko tronura eraman zuen. "To Catch a Thief" pelikulkaren errodajean ezagutu zuten elkar eta Monakoko katedralean ezkondu ziren 1956eko apirilean.

Mendeko ezkontza izan zen askorentzat eta Hollywoodetik aldendu zen. The Swan eta High society izan ziren bere azken pelikulak. Gero, familia izan zuen langai. Hiru seme-alaba izan zituen: Caroline, Albert eta Stephanie.

1982ko irailaren 14an hil zen trafiko istripu batean. Stephanie alabarekin zihoan autoan eta zauririk gabe irten zen. Oraindik ez dute zehazki jakin zer gertatu zen istripu hartan.