Zinema
Film laburrak
Krisiari aurre egin dio Kimuakek eta webgunean jarri ditu indarrak
Euskadiko film laburrak sustatzeko eta promozionatzeko katalogoko lanak Kimuaken webgunean izango dira ikusgai.
Krisialdi ekonomikoak eta murrizketek eragina izan dute Kimuak Euskadiko film laburrak sustatzeko eta promozionatzeko ekimenean. Bederatzi lan izatetik zazpi film labur izatera igaro dira aurten eta gastuak murrizteko promoziorako erabiltzen den karpeta erdira murriztu dute. Ordainetan, webgunea hobetu dute eta eduki digitalez hornitu dute. Streaming bidez Kimuak katalogoko film laburrak ikusi daitezke, Txema Muñoz egitasmoaren koordinatzaileak jakinarazi duenez.
Aurten aukeratutako zazpi film laburren egileak hauek dira: Mikel Rueda, Isabel Herguera, Paul Urkijo, Martin Rosete, Jesus Mari Palacios eta Ander Mendia.
2010eko Kimuak katalogoaren ibilbidea amaitutzat eman dute eta 323 sari eskuratu ditu, Kimuak katalogoko historiako bigarren arrakastatsuena. 2011koak 93 sari eskuratu ditu, datu "apalagoa" eta, esan duenez, 2011koak ez dira "jaialdietara eramateko errazak" eta bestetik jaialdi askok itxi egin behar izan dute.