Itxi

Zinema

Zikloa

17 film eta 10 sesio 'Zinema eta Gerra Zibila' zikloan

Abenduaren 27ra arte, 1937 eta 2012 urteen bitartean grabatutako 17 film izango dira ikusgai 10 sesiotan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

01:17
Filmategiak 'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian' antolatu du

Euskal Filmategiak eta 2012 Fundazioak, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen urtearen baitan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dute abenduaren 27ra bitartean. Guztira 17 film izango dira ikusgai (1937 eta 2012 bitartekoak) eta 10 sesio izango dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

AlhondigaBilbaok, Donostia Kulturak eta Vital Gizarte Ekintzak parte hartu dute Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Zortzi hamarkada horietan Euskal Herrian gerrari buruz egindako lanak aztertuko dituzte.

Nemesio Sobrevilak Eusko Jaurlaritzari buruzko lanak (Guernika 1937), Resnais/Hessensen 'El Guernica' (1950) edo 'El otro árbol de Guernica' (1969) izango dira ikusgai eta baita berriagoak ere, Julio Medemen 'Vacas' (1992), Jaime Caminoren 'Los niños de Rusia' (Rusia) eta Pedro Olearen 'La conspiración' (2012), besteak beste.

Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako Antzoki Zaharrean eta Gasteizko Vital Kutxa-CC Dendaraban izango dira proiekzioak.

Zikloarekin batera, Nosferatu bildumaren zortzigarren alea kaleratu dute Donostia Kulturak eta Euskal Filmategiak: Zinema eta Gerra zibila Euskal Herrian. Santiago de Pablok eta Joxean Fernandezek koordinatu dute.