Itxi

Zinema

Zinema jaialdia

72 lan Zinebiren Sail Ofizialean lehian

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Naizoarteko Zinemaldiak Carlos Saura eta Patrice Chereau omenduko dituzte.

01:31
Ehunka pelikula ikusgai Zinebin

72 film labur eta luze lehian: tartean zortzi film euskaldun eta ehunka pelikula ikusgai. Horixe eskaintzen du azaroaren 16an hasiko den Zinebik, Bilboko film labur eta dokumentalen nazioarteko zinemaldiak. Aurten gainera, bi atal berri izango ditu: Naizoarteko film labur eta luzeak ikusgai izango dira, Infoworld eta Beautiful Docs arloetan.

Aurten 3.500 pelikulak eman dute izena Zinebin parte hartzeko. 72 hautatu dituzte lehiaketarako, zortzi euskal zinemagileenak dira. Animazioa aparteko indarra hartzen ari da Zinebin.

Urrezko eta Zilarrezko Mikeldia irabaztea dute helburu pelikula hauek guztiek. Baina lehiaz aparte, zinema dokumentalean eta film laburretan badago zer ikusirik. Honela, Bertoko Begiradak atalean Euskal Herrian orain gutxi egindako bost ekoizpen aurkeztuko dituzte. 

Zinebiren 54. edizioak bi nobedade izango ditu. Infoworld izeneko atala eta Beautiful Docs izenekoa. Lehendabizikoan, lehiatik kanpo geratu diren film laburrak ikusgai, eta bigarrenean berriz, film luze dokumentalak. Krisi egoera honetan gainera, kostu txikiko ekoizpenari buruzko tailerra antolatu du Zinebik. Bitarteko gutxirekin zinema nola egin erakusteko.

Krisiak halere ez duela Zinebiren etorkizuna baldintzatuko agindu dute Udaletik. Aurtengo Zinebin, Carlos Saura zuzendari espainiarra eta Patrice Chereau frantziarra omenduko dituzte.