Itxi

Zinema

Estreinaldia

Euskaraz 3D-tan filmatutako lehen pelikula, estreinatzekotan

Durangoko Azokan izango da ikusgai lehen aldiz 'Morritson eta Gartzia' pelikula: bost lagunen artean, bost egunetan grabatutako lana, ikuspuntu independiente batetik.

01:25
'Morritson eta Gartzia', euskaraz 3D-tan egin den lehen filma

Euskaraz hiru dimentsiotan egin den lehen film luzea Durangoko Azokan estreinatuko dute, abenduan. "Morritson eta Gartzia" filma zinema independientearen alorrean kokatuko litzateke eta antzezlan bat du abiapuntu.

"Morritson eta Gartzia", izenburu bereko antzerki lanetik abiatu ziren Aiert Goenagak eta Jon Urrazak zinemara eraman duten istorio hau filmatzerakoan.

Hiru lagun, bi aktore, eta zero aurrekontuarekin, bost egunetan eta 30 ordutan burutu zuten, ordu eta laurdeneko pelikula luzea. Euskarazko 3d-ko lehena. Euskarazko zinema independenteko lan hau Durangoko Azokako Irudienea gunean estreinatuko da abenduko bigarren astean.

Gidoigile, zuzendari, eta aktore filmean, Jon Urrazak egin ditu antzerkitik zinemarako moldaketa lanak ere. Badira aldaketak baina funtsean istorioa bera da.

Antzerki zein zineman interpretazioaren naturaltasuna landu du, komedia eta dramaren arteko erdi bide horretan. Filmak baditu beste bi zutabe; Arkaitz Arza, argazki zuzendaria, eta Morritsonen papera egiten duen Leire Olaran aktorea.