Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'Crepúsculo' sagaren azkena, 'Baztan' filmarekin lehian

'Amanecer- Parte 2' zinema-aretoetara heldu da, Bellaren eta Edward Cullenen norakoa argituz. Gainera, Matthew Foxen berria eta 'Holy Motors' oihartzun handiko lana estreinatzen dituzte.

01:12
Genero askotako filmak, asteburu honetako estreinaldien artean

"Crepusculo", azken urteotako nerabeen arteko fenomeno garrantzitsuenak amaiera joko du "Amanecer-Parte 2" lanarekin. Bellaren eta Edward Cullenen norakoa argituko dituzte. Gainera, Matthew Foxen berria, Unax Ugalderen "Baztan" eta 'Holy Motors' oihartzun handiko lana estreinatzen dituzte.

Azken mendeko banpiroen saga garrantzitsuena (Drakularen baimenarekin) amaierara helduko da "Amanecer-Parte 2" lanarekin. "Crepusculo" fenomenoaren laugarren liburua pantaila handira eramaten dute, Kristen Stewart, Robert Pattinson eta Taylor Lautner protagonista dituelarik.

Iñaki Elizalderen lehen pelikula luzea da "Baztan" eta Gasteizen eta Bilbon estreinatuko dute aste honetan. Unax Ugalde, Carmelo Gomez, Kandido Uranga, Txema Blasco eta Joseba Apaolaza dira protagonistak, Baztango haraneko biztanleen laguntzarekin.

"La hora de la araña" edota "El coleccionista de amantes" lanak gozatu zituztenentzat, "En la mente del asesino" dator zinema-aretoetara. Aurrekoen ondorengoa, baina protagonista Morgan Freemanen itxura izatetik Tayler Perryrena hartzera pasatzen da.

Frantziako zinemako "enfant terrible" delakoak itxaronaldia eskatu du, baina indartsu dator. Hamar urteko isilunea izan du Leos Caraxek, baina kamera atzera bueltatu da. Emaitza "Holy Motors" zinta surrealista da. Elkarren artean zerikusi gutxi duten irudiak biltzen ditu eta istorio iluna dago atzean. 2012ko Sitgeseko zinemaldian Zuzendari onenaren eta Pelikula onenaren saria eskuratu zuen.

Ken Loachen "La parte de los ángeles" pelikulak honako argumentua du: Okerrago joatea ezinezkoa dela ematen duenean, bizitzak ezusteko alternatibak eskaintzen ditu. Komedia dramatikoa da eta Paul Laverty zuzendariaren lankide leial eta gidoilariaren eskua nabaria da.

"El festin de Babette" lana zinema-aretoetara bueltatzen da bere 25. urteurrena ospatzeko. Gabriel Axelek Isak Dinesenen ("Memorias de África"ren egilea) eleberria bere egin zuen eta Atzerriko Pelikula Onenaren Oscar saria eskuratu zuen 1988an eta Atzerriko Pelikula onenaren BAFTA saria.