Zinema
Zinebi
M-15 mugimendua, barrutik
Zinebiren 'Beautiful Docs' atal berrian estreinatuko dute 'Dormíamos, despertamos', Andrés Linaresek M-15 mugimenduaren inguruan egindako erretratua.
'Dormíamos, despertamos' dokumentala, suminduen mugimenduari buruzko erretratu bat da, barrutik eginda. Andrés Linaresek zuzendu du eta ostegunean estreinatuko dute Zinebin.
Hamaika ahots ageri dira pelikulan, M-15eko mugimendua barru-barrutik ezagutu zutenena. Medikuak, langabeak, musikariak, ikasleak... denen artean mugimendu horren erretratua osatu dute, 'Dormíamos, despertamos' dokumentalean.
Zinema militantean eskarmentu handia du Andrés Linares zuzendariak. Barrutik, berak ere maiatzaren 15ean parte hartu baitzuen. Hasieran, notario legez, dena grabatzen zirela dio. Baina gero, gertatzen ari zen ulertu eta horren azken arrazoiak zeintzuk diren jakiteko premia zutela dio Linaresek eta horregatik egin zutela dokumentala.
Ostegunean estreinaldi absolutua egingo dute Zinebin, "Beautiful Docs" atal berrian.