Zinema
Jaialdia
Cortada, inoiz baino indartsuago
Jaialdiaren 16. edizio honetan inoiz baino film labur gehiago jaso dituzte antolatzaileek: 587. 67 film labur proiektatuko dituzte ostiralera arte Gasteizen.
Egunotan, film laburrak izango dira protagonistak Gasteizen. Ostiralera arte, Cortada jaialdia ospatuko dute, EHUren Arabako kanpusak antolatuta.
67 film labur proiektutako dituzte Gasteizen aste honetan zehar, aurreko urtean baino 11 gehiago. Izan ere, jaialdiaren 16. edizio honetan inoiz baino film labur gehiago jaso dituzte antolatzaileek: 587.
Tankera eta genero guztietako filmak proiektatuko dituzte. Animazioa, dokumentalak, fikzioa, etab. Horrez gain, tokiko filmek ere tartea izango dute. Ostiralean, "Hemengoak" izeneko atalean, film arabarrak izango dira protagonistak.
Film guztiak doan ikus ahalko dira, Artium museoan, arratsaldeetan, 19:00etan; eta Guridi zinemen areto nagusian, gaueko 21:00etan.
Film laburrei eskainitako aste honi bukaera ostiralean emango diote, Jimmy Jazz aretoan. Bertan egingo dute sari banaketa, eta ondoren, Silvia superstar y los fabulosos taldearen kontzertuarekin urrezko amaiera jarriko diote Cortada jaialdiari.