Zinema
Estreinaldia
'Invasor', Daniel Calparsororen lan berria
Karra Elejalde, Alberto Ammann, Antonio de la Torre eta Inma Cuesta aktoreek parte hartzen dute 'Invasor' Daniel Calparsororen pelikula berrian.
Bi soldadu, Alberto Ammann eta Antonio de la Torre, Iraketik bueltan dira, eta bizi duten errealitateak eta ofizialak zerikusirik ez dutela konturatu dira. Daniel Calparsorok dilema moral horren aurrean jartzen du ikuslea "Invasor" pelikula berrian. Akziozko pelikula bat da, eta armaden erakustaldi bikaina eta mezu deserosoa azaleratzen ditu.
"Salto al vacío" pelikulako zuzendariak gaur egungo ausardiari buruzko hausnarketa plazaratzen du. "Egunotan arraroa da, heroi baten moduan jokatzea da, modu etikoan aritzea, eta txikitatik kontrakoa erakutsi digute. Espainia moralki kutsatuta dago, maila guztietan. Horregatik da pelikula hau oso gaur egungoa, ez horrenbeste gerragatik", adierazi du egileak.
Ostiralean helduko da Calparsororen pelikula berria zinema-aretoetara, eta Fernando Mariasen izenburu bereko eleberrian oinarritzen da, pelikulak suspensera gehiago egin duen arren. Gerran kokatutako diren sekuentziak Fuerteventuran grabatu dituzte, eta auto-jazarpen ikusgarri bat A Coruñan. Karra Elejaldek eta Inma Cuestak osatu dute aktore-zerrenda.
"Ez da azaleko pelikula bat", zuzendariaren aburuz, armadako mediku baten (Pablo) istorioa baizik. Diegorekin batera, laguntza humanitarioa eskaintzera joan da, eta hainbat zibilen hilketan parte hartu dute han. Bueltan, domina emango diote, isiltasunaren truke. "Gerrari aplika dakioke, baina baita Espainiako Bankuan lan egiten duen tipo bati ere. Funtsak desbideratzearen aurrean, bi aukera daude: ezer ez esatea, ezer ikusi ez balu bezala lanean jarraitzea, edo diru truke esatea, bankuko lan-kodea hautsiko duela jakin arren. Hori da Pabloren bidea", adierazi du egileak.
"Erantzukizuna bere gain hartzeko beharra sentitzen du", Ammannek bere pertsonaiaren inguruan esaten duenez.
Beste aldean Antonio de la Torre dago: isilik egotea erabaki du, baina bere erabakia gero eta zailagoa da. "Daviden eta Goliathen arteko borroka da, eta horregatik da pelikula unibertsala, egiaren bila dabiltzan gizonen istorioa. Zuzen jokatzen ari direla uste dute, eta, bat-batean, harrapatuta ikusiko dute beren burua", adierazi du "AzulOscuroCasiNegro" pelikulan egindako lanagatik Goya bat irabazi zuen aktoreak.