Zinema
Estreinaldiak
'El capital' eta 'Invasor', zinema-aretoetan Asterixekin batera
Gabonetako pelikulak zinema-aretoetara heltzen hasiko dira 'El origen de los guardianes' pelikularekin. Gainera, Ang Leeren 'La vida de Pi' ere estreinatuko dute.
Gabonetako estreinaldiak zinema-aretoetara heltzen hasi dira aste honetan, "La vida de Pi", "El origen de los guardianes" eta "Asterix y Obelix" bezalako pelikulen estreinaldiekin. Gainera, Calparsororen "Invasor" ere (Alberto Ammann protagonista duela) estreinatu dute.
Taiwaneko Ang Lee zinemagile entzutetsuak abentura bat dakar "La vida de Pi" lanean: gazte batek ozeano erdian gertatutako hondamendi baten ostean, bizirautea lortzen du eta bizirik irten den Bengalako tigre batekin erlazio bitxia sortzen du, ontzi baten barruan.
Daniel Calparsorok "Invasor" zuzentzen du eta Alberto Amman, Antonio de la Torre, Inma Cuesta eta Karra Elejalde aktoreekin lan egin du. "Heroi ofiziala" delako figuraren aurkako kritika da, hori nahita ezkutatutako fartsetan oinarritzen denean.
"Txiroei lapurtzen jarraituko dugu, aberatsei emateko". Horrela hasten da Costa Gavrasen "El capital": finantzen munduan barna aritzen da eta hor lan egiten dutenen eta erabiltzen dituzten erretratu kritiko zorrotza egiten du.
"El origen de los guardianes" umeentzat egindako pelikula da eta Dreamworks ekoiztetxeak egin du. Peter Ramseyk zuzentzen du eta William Joycen eleberrian oinarritzen da, "Los guardianes de la infancia" izenekoa: Jack Frost, Pazkoko Untzia, Papa Noel, Sandman, etab. dira protagonistak.
Erromako inperioaren amesgaiztorik handiena ez dira bisigodoak ezta barbaroak ere. Asterixek eta Obelixek komikietan frogatu zuten Cesarri inposatu daitekeela. Pantaila handira bueltatu dira, Laurent Tirarden "Asterix y Obélix: Al servicio de su majestad" pelikulan. Gerard Depardieuk Obelixen paperean errepikatzen du eta Asterixen papera Edouard Baek hartzen du. Euskaraz ere helduko da euskal zinema-aretoetara Zinema Euskaraz programari esker. Getxon, Durangon eta Eibarren ikusi daiteke. "Asterix y Obelix" euskaraz ikustera joaten direnek afixa bat jasoko dute opari.
Helme Heine ilustratzaile eta idazle alemaniarraren ipuinak 2Dtako animaziozko zintan helduko dira, "Amigos para siempre" pelikulan. Tony Loeserrek eta Jesper Mollerrek zuzentzen dute.
Montevideo eta Bartzelona artean kokatzen da "Cruz del sur" pelikula. Marco Polok Mundu Berriko uretatik mugitzeko erabili zuen gidaren izena da eta hortik hartu du izena filmak. Aukera bila dabiltza ere David Sanz eta Tony Lopez, Espainia eta Uruguai artean.
Paula de Luque zinemagileak amodio istorio bat dakarkigu: Juan Peronen (gerora Argentinako presidente) eta Eva Duarteren artekoa. "Juan y Eva" lanean zinema historikoko drama erromantikoa dugu.