Zinema
'El Topo' filmeko musikagatik
Alberto Iglesias donostiarrak Europako Zinearen Saria irabazi du
Erredakzioa
Hirugarrenez irabazi du musikagile onenaren saria. Aurreko bi aldietan Volver (2006) eta Los abrazos rotos Pedro Almodovarren filmeengatik irabazi zuen.
-
Alberto Iglesias musikagile entzutetsua da zinemaren munduan. Efe.
Alberto Iglesias musikagile donostiarrak Europako Zinearen Saria irabazi du, hirugarrenez. Oraingoan El Topo filmearen musikagatik irabazi du. Bere ibilbide osoan, Iglesiasek hamar Goya eta Europako Zinearen beste bi sari irabazi ditu.
Aurreko bi aldietan, Pedro Almodovarren Volver (2006) eta Los abrazos rotos (2009) filmeei esker eman zioten saria. Horrez gain, beste hiru aldiz izan da hautagaien zerrendan: Te doy mis ojos (2003), La mala educación (2004) eta La piel que habito (2011) filmeengatik.
Alberto Iglesias Donostian jaio zen 1955ean eta Jose Luis anaiari eta Montxo Armendariz zuzendariari esker hasi zen zinearen munduan lanean. Lehen urratsak laburmetraien musika eginez eman zituen.