Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Kartela

Ikuslearen begia, Zinemaldiko kartel ofizialaren protagonista

Sail Ofizialerako, Zuzendari Berriak sailerako, Zabaltegirako, eta Horizontes Latinos eta Perlak sailetarako kartelak aurkeztu dituzte. Irailaren 20tik 28ra egingo dute aurten.

1:12

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioak kartela aurkeztu du gaur Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bigarren urtez antolatu duten kartel-lehiaketaren irabazleak zein izan diren jakinarazi dute, Sail Ofizialerako, Zuzendari Berriak sailerako, Zabaltegirako, eta Horizontes Latinos eta Perlak sailetarako, hain zuzen ere.

Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, irailaren 20tik 28ra egingo dute aurten.

Kartel ofizialaren kategorian, Óptico, Toni Pontí diseinatzaile eta argazkilari katalanarena, iaz ere garaile izan zen bere karteletako bat, Horizontes Latinos sailerako aurkeztutakoa, hain zuzen ere. Zuzendari Berriak kategorian, Berriak kartela dugu, Bilbon bizi den ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko Lander Telletxearena. Landerren iritziz, bere kartela «Eztanda bat da, oihu bat, borborrean dagoen tag zuzen bat... NEW! Hemen dira zuzendari berriak».

Horizontes Latinos kategorian, Oliver Meneses diseinatzaile mexikarraren Ciudad kartela izan da irabazle. Menesesek 21 urte baino gehiagoko esperientzia du publizitatean eta marketinean. Perlak kategorian, Gota a gota kartela. Madrilen bizi den eta 3D diseinuan eta infografietan espezializatutako Beatriz Galván de la Rosa arkitekto teknikoak egin du. Zabaltegi kategorian, Sin Límites kartela dugu irabazle, Trystupidthings arte- eta diseinu-estudioaren sortzaile Maialen Echaniz diseinatzaile donostiarrak egindakoa.

Inbertsioa

Bestalde, Donostiako Zinemaldiak duen eragin ekonomikoa aztertuko duen ikerketa bat jarri duten martxan. Instituzioek ematen duten dirua gero eta gutxiago da eta "dirulaguntzak" baino, "inbertsioa" direla adierazi du eta euskal gizartera "biderkatuta" bueltattzen da, bere ustez.

400.000 euro inguru gutxiago jasoko dituzte aurten, instituzioen aportazioa baxuagoa izango baita. Horrela, Zinemaldiari ematen dioten babesa mantentzea dute helburu. Rebordinosek ez du ikerketaren ondorioei buruz hitz egin nahi izan, baina "oso interesgarriak" direla jakinarazi du. Datorren hilabetean prentsaurreko bat eskainiko omen dute horretarako, ikerketa egin duen enpresarekin batera.