Zinemaldia 2024
Savage Cinema
Sei filmek akziozko eta abenturako kirola eramango dute Zinemaldira
Redacción
Savage Cinema sailaren bigarren edizioak abenturazko kirolaren inguruko bizimoduak eta erronkak irudikatuko ditu, eta "akziozko kirola" kontzeptua zabaltzen ahaleginduko da.
-
"Valley Uprising" filmean Yosemiteko eskaltzaileen istorioak kontatzen dira.
Savage Cinema sailaren bigarren edizioak sei filmetan bilduko ditu "akziozko eta abenturazko kirolen DNAren gakoak", Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan, topagunearen antolatzaileek iragarri dutenez. Savage Cinema Zinemaldiak eta Red Bull Media House etxeak abenturako eta akziozko kirolei eskainitako saila da.
Zehazki, Savage Cinema sailaren bigarren edizioak hurrengo film hauek eskainiko ditu zinemaldi donostiarrean: "Danger Dave" (Philippe Petit, Frantzia), "Days of my Youth" (Steve Winter, Murray Wais eta Scott Gaffney, AEB), "The Greasy Hands Preachers" (Arthur de Kersauson eta Clément Beauvais, Frantzia), "Higher" (Steve, Todd eta Jeremy Jones, AEB), "On Any Sunday - The Next Chapter" (Dana Brown, AEB) eta "Valley Uprising" (Nick Rosen eta Peter Mortimer, AEB).
"The Greasy Hands Preachers"en mundu mailako estreinaldia, "Days of my youth", "Higher" eta "On any Sunday: the next chapter" lanen Europa mailakoa eta "Danger Dave" eta "Valley Uprising" filmen Estatu mailako estreinaldia egingo dute Donostian.