Zinemaldia 2024
63. Zinemaldia
Paco León, Segura eta Coixet energiaz labur-zurrean, Zinemaldian
Agentziak | Erredakzioa
Cinergia proiektuaren bigarren edizioaren helburua umorezko film laburren bitartez efizientzia energetikoaren onurak zabaltzea izango da.
Herritarrek efizientzia energetikoaren aurrean kontzientzia hartzeko saiakera egingo dute Paco Leon, Santiago Segura eta Isabel Coixet zuzendariek Donostiako Zinemaldian, Cinergia Gas Natural Fenosa enpresaren ekimenez eginiko lau film laburren bitartez.
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, Andreu Buenafuente aurkezle eta El Terrat ekoiztetxearen presidenteak eta Paco Leon zuzendari eta aktoreak aurkeztu dute gaur ekimena, Gipuzkoako hiriburuan.
Isabel Coixetek 'Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero' film laburra egin du, komedia erromantiko bat, eta, horretarako, Silvia Abril, Julian Lopez, Kira Miro, Rodrigo Guirao eta Andreu Buenafuente aktoreen lana baliatu du.
Paco Leonek, bestalde, ‘Vaca Paloma’ zuzendu du, Carmen Maura eta Secun de la Rosa aktoreen laguntzaz, eta ama-seme batzuen arteko harremanari begiratu dio, “ukitu surrealista batez”.
'Nivel 7’ izenburukoa Santiago Seguraren lana da, eta, aurkezpenean azaldu dutenez, tentsioa, emozioa, txiste gatz-ozpinduak eta hilketak ere baditu. Anabel Alonso, Enrique Villen eta Joaquin Reyes aktoreek parte hartu dute.
Laugarren film laburra Talento Cinergia gidoi lehiaketaren irabazleak zuzenduko du. Zinemako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak ari dira horretan parte hartzen.