Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

2016/07/19

11:53

Zinemaldia

64. Zinemaldia

Sigourney Weaverrek Donostia saria jasoko du Zinemaldian

Natxo Velez | eitb.eus

Donostiar jaialdiak irailaren 21ean emango dio aktoreari ibilbide osoa aitortzen duen saria. Weaverrek “Un monstruo viene a verme” Juan Antonio Bayonaren filma aurkeztuko du Zinemaldian.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sigourney Weaver aktorea (Susan Alexandra Weaver, New York, 1949) Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren historiara pasatuko da irailean, jaialdiaren 64. edizioan Donostia saria jasoko baitu. Aurten irailaren 16tik 24ra egingo duten jaialdiak zinemaren munduko langile nabarmenen ibilbide osoa saritzen du aintzatespen honekin, 1986tik urtero-urtero.

Irailaren 21ean emango diote saria Weaverri, "Un monstruo viene a verme" filmaren Europa mailako estreinaldia hartuko duen gala batean. Lehiaketatik kanpo erakutsiko dute filma.

“Alien” sagan Ripley tenientearena egitearren da ezagun batik bat Weaver publiko nagusiaren artean, baina, 1977an “Annie Hall” Woody Allenen filmean sei segundoko papera eginez debutatu zuenetik, makina bat pelikulatan parte hartu du, hala nola “Mamu-harrapatzaileak” (1984) , “Gorilak laino artean” (1988), “Working girl” (1988), “Copycat” (1995), “Avatar” (2009), “Exodus: Gods and kings” (2014). Pelikula horietan eginiko lanek Oscar sarietarako hiru izendapen, Urrezko bi Globo eta Bafta sari bat ekarri dizkiote.

1979an egon zen lehenengoz aktorea Donostiako zinema jaialdian, "Alien" aurkeztera etorri zenean, eta hogei urte geroago itzuli zen, "A map of the world" filmarekin.

Weaver “Un monstruo viene a verme” Juan Antonio Bayona bartzelonarrak Patrick Nessen eleberri batean oinarrituta zuzendutako filma aurkeztera etorriko da Donostiara. Europa mailako estreinaldia hartuko du Zinemaldiak, eta Sail Ofizialean proiektatuko dute lana, lehiaketaz kanpo.

Connor 12 urteko mutikoaren nondik norakoak kontatzen ditu pelikulak: etxeko gidaritza hartu beharko du ama gaixotzean, eta, lantegi horretan, munstro baten (Liam Nesson) laguntza eta amama hotz eta berezalearen (Sigourney Weaver) trabak aurkituko ditu.

Weaverren eta besteren lana, gainera, Fernando Velazquez getxoztar konpositorearen musikak lagunduta dago Bayonaren film berrian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu du soinu banda, Velazquezek berak zuzenduta.

Donostia saria

Zinemaldiak 1986. urtean eman zuen lehenengoz Donostia saria, eta Gregory Peckek jaso zuen orduan. Harrezkero, izar dirdiratsu andana batek jaso du golardoa: Glenn Ford, Bette Davis, Anthony Perkins, Lauren Bacall, Catherine Deneuve, Anthony Hopkins, Fernando Fernán Gómez, Jessica Lange, Sean Penn, Woody Allen, Meryl Streep, Glenn Close…

p, Glenn Close…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;