Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Bosgarren edizioa

'Una mujer fantástica' filmak irabazi du V. Sebastiane Latino saria

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako 65. Zinemaldian jasoko du saria Sebastian Lelio txiletar zuzendariaren pelikulak.

"Una mujer fantástica" Sebastian Lelioren filma izan da Sebastiane Latino Gehitu elkarteak antolatzen duen sariaren bosgarren edizioaren garailea.

Epaimahaiak adierazi duenez, zuzendari txiletarrak "sentikortasun handiz eraiki du Marinaren pertsonaia, eta agerira ekarri ditu maiteari agur esan ahal izateko aurreiritziekin borrokan ibili behar duen emakumezko pertsonaia baten ertz guztiak".

"Una mujer fantástica" filmak 65. Donostia Zinemaldian jasoko du saria, eta bertan egingo da Iberoamerikako LGBT Zinema Jaialdien Topaketa ere, Sebastiane Latino sariak hirugarren urtez jarraian antolatua.