Itxi

Zinemaldia 2024

SAIL OFIZIALA

Schwarzenegger: 'Begiratu itsasoa, gozatu eta gero zaindu egin nahiko duzu'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Wonders of The Sea 3D' ozeanoei buruzko dokumentala aurkeztera etorri da Donostiara.

1:38

Arnold Schwarzenegger ekoizle eta aktorearen esanetan, Wonders of The Sea dokumentala "begientzako ikuskizun bat da" eta ikusleak ozeanoez maitemintzea du helburu; izan ere, "maite duzun hori babesten duzu eta ozeanoa maite baduzu hori zaintzeko joera izango duzu". Aktore eta ekoizlea Donostiako Zinemaldiaren 65. ekitaldira etorri da ozeanoei buruzko dokumentala aurkeztera.

Zinemaldian eskainitako prentsaurrekoan Schwarzeneggerrek nabarmendu duenez, ingurumenaren zainketa "ez da auzi politiko bat"; aitzitik, "guztioi dagokigu hurrengo belaunaldiei

Haren esanetan, "egunero geure buruari galdegin behar diogu ea zer egiten dugun gutariko bakoitzak mundua garbiagoa izan dadin".

Bestalde, Cousteauk azpimarratu duenez, politika eta ekonomia gaiak albo batera utzita, "guztiok gaude era batera edo bestera ozeanoari lotuta". Hori dela eta, pelikularen helburua agintarien bihotzetara heltzea dela nabarmendu du.

Wonders of the sea dokumentala Sail Ofizialean erakutsiko dute, lehiaketatik kanpo.

Wonders of the Sea 3D

Wonders of The Sea dokumentaleko fotograma bat.