Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irudia

Zinemaldiak bere irudia berriztatuko du, eta aurten ez du kartel lehiaketarik deituko

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren antolatzaileek iragarri dute maiatzean aurkeztuko dutela zinema jaialdiaren irudi berria.

  • Maiatzean aurkeztuko du bere irudi berria Zinemaldiak. Argazkia: Efe.

    Maiatzean aurkeztuko du bere irudi berria Zinemaldiak. Argazkia: Efe.

Donostiako Zinemaldiaren irudia berriztatzea erabaki dute zinema jaialdiaren antolatzaileek, eta, hortaz, ez dute kartel lehiaketarik deituko 66. edizioari begira.

Donostiako jaialdiaren arduradunek ohar batean esan duenez, “hausnarketa prozesua” abiatu dute irudi berri baten bidez “nortasun korporatibo berria hartzeko, ikus-entzunezkoen eta Zinemaldiaren beraren haize berriekin bat etorriko dena”.

Hartara, kartelak estrategia horri egokituko zaizkion heinean, ez dute kartel lehiaketarik egingo, eta maiatzean aurkeztuko dute irudi berria.