Itxi

Zinemaldia 2024

Donostia Saria

Kore-edak malko artean hartu du Zinemaldiaren Donostia Saria

Mikel Dominguez | eitb.eus

Zuzendari japoniarra oso hunkituta agertu da Donostia Zinemaldiarekin daukan harreman bereziagatik.

8:58

Zinemaldiaren Donostia Saria jaso du Hirokazu Kore-edak Victoria Eugenia Antzokian. "Oso goiz" heldu da saria zuzendari japoniarrarentzat, "bere ibilbidearen erdian" dagoelako. Kore-edak, hunkituta, ezin izan die negar malkoei eutsi: "Ez zaizkit hitzak ateratzen".

Oso ekitaldi "hunkigarria eta zoriontsua" izan da japoniarrarentzat, baina baita "oso tristea" ere, orain dela gutxi Kirin Kiri hil zelako, 2016ean berarekin batera Donostiara After the storm pelikula aurkeztera etorri zen aktorea.

Zuzendariarentzat, Zinemaldiaren "publikoaren erreakzioa" zinema egiten jarraitzeko "pizgarrietako bat" da. Adierazi duenez, oso lotuta dago Donostiako jaialdiarekin, eta alboan izan duen eta gala aurkeztu duen Zinemaldiko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos, aipatu du. Saria Cannesko zinemaldiko zuzendari Thierry Fremauxek eman dio.

Eskerrak emanez esan du agur Kore-edak, baina esan duenez, badaki saria ez diotela berriz emango.