Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Sail Ofiziala

'Zeroville' James Francoren pelikula lehiaketatik kanpo proiektatuko dute

eitb.eus

James Francoren film berriak ezin izango du Urrezko Maskorra irabazi Errusiako zinema areto komertzialetan estreinatu baitute.

  • 'Zeroville'

    'Zeroville' Urrezko Maskorrerarako lehiatik at utzi dute

Zeroville James Francok zuzendutako pelikula lehiaketatik kanpo proiektatuko dute Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eta ezingo du Urrezko Maskorra irabazi, Zinemaldiaren 67. ediziora iritsi baino egun batzuk lehenago Errusiako zinema areto komertzialetan estreinatu baitute.

Zinemalditik azaldu dutenez, Zeroville filmaren ekoizleek baieztatu zuten filmak zinema jaialdiaren arauak betetzen zituela, eta horiek zehazten dute Sail Ofizialeko filmak ezin direla beren herrialdetik (kasu honean, AEB) kanpo estreinatuta egon. Alabaina, Francoren pelikula Zinemaldia hasi baino astebete lehenago estreinatu dute Errusian, eta ezingo da, hortaz, Urrezko Maskorraren lehian sartu.