Zinemaldia 2024
Saria
EZAE sariak ‘Dantza’ filmaren ‘originaltasun eta kalitatea’ hartu ditu aintzat
Agentziak | Erredakzioa
EZAE Euskadiko zinema aretoen elkarteak bosgarren urtez jarraian eman du bere saria, Zinemaldian.
-
"Dantza" filma saritu dute zinema aretoek
EZAEren bosgarren sariak ‘Dantza’ Telmo Esnalek zuzendutako filmaren “kalitate eta originaltasun handiak” eta arrakasta aintzatetsi ditu, gaur Donostian egindako ekitaldi batean. Filma abenduan estreinatu zuten areto komertzialetan, eta harrezkero hamar bat zinema jaialditan izan da.
EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemaldian eman du saridunei euskal zinemagintzari emandakoa eskertzeko saria, zeinaren bidez aurreko urteetan “Loreak”, “Amama” eta “Handia” filmak eta Juanba Berasategi gipuzkoar zinemagilearen lana azpimarratu baitituzte.