Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Bartas, Kawase, Ozon eta Vinterberg, Zinemaldiko Sail Ofizialean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dea Kulumbeagashvili eta Takuma Satoren bigarren filma ere jaialdiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko dira.

  • Urrezko Maskorra. Irudia: EFE.

    Urrezko Maskorra. Irudia: EFE.

Sharuna Bartasek, Naomi Kawasek, François Ozonek edota Thomas Vinterbergek ere Zinemaldiaren 68. edizioan parte hartuko dute. Jaialdiak errealizadore berrien lanak ere erakutsiko ditu, hala nola Dea Kulumbegashvili edota Takuma Satorenak.

Sharuna Bartas, Cannes, Berlin, Venezia edota Locarnoko jaialdietan aritua, Frost (2017) edota Eastern Drift (2010) bezalako tituluak zuzendu ditu. Irailean Zinemaldira itzuliko da In The Duskekin, Lituaniak Bigarren Mundu Gerraren ostean Lituaniak bizi izan zuen okupazio sobietikoari buruzko drama bat.

Naomi Kawasek Asa Ga Kuru estreinatuko du, bi ama aurrez aurre jartzen dituen filme bat. Errealizatzaile hori lehenagotik ere Zinemaldian aritua da: 2010ean Genpin filmarekin eta 2018an Visionekin.

Bere aldetik, Dea Kulumbegashvilik Dasatskisi lana aurkeztuko du. Donostian estreinatuko da lehenengo aldiz film hori eta Gerogiako herri batean Jehovaren testigu den emakume batek, eta haren familiak bizi duen sufrimendua islatzen du.

François Ozon, Dans la maison (2012) lanarekin Urrezko Maskorraren irabazlea, ere jaialdian bueltan da. Errealizatzaileak Été 85 aurkeztuko du, 80ko hamarkadako nostalgiarekin gazteen arteko amodio harreman bat kontatzen du.

Zinemaldiak Takuma Satoren bigarren film luzea ere estreinatuko du. Nakuko wa ineega izena du, eta Urtezarretan mozkorra, eta biluzik grabatzen duten gizon baten istorioa du ardatz.

Azkenik, Thomas Vinterbergek Druk filma estreinatuko du lehengo aldiz Europan. Autoreak esperimentu batean buru-belarri dabiltzan irakasle talde baten istorioa inguruan islatuko du. Irakasle horien premisa da, intoxikazio etiliko puntu bat mantenduz gero egun guztian zehar, beraien sormena askatzea lortuko dutela.

In The Dusk, Asa Ga Kurus, Dasatskisi, Été 85 eta Druk Cannesko zinema festibalak aukeratutako film luzeen artean daude. Cannesko jaialdia aurten ezin izan da ospatu koronabirusa dela eta.

Datozen asteetan, Zinemaldiak irailaren 18an inauguratuko den edizioan parte hartuko duten artisten  izenak kaleratzen jarraituko du. Lehiaketatik kanpo Rifkin’s Festival ere izango da ikusgai, Woody Allen zuzendariak Donostian grabatutako filma.