Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Klasikoak

'Érase una vez…', 'Tampopo', 'Nueve cartas a Berta', 'Pirveli mertskhali' eta 'Dans la nuit' Zinemaldian

N. V. | EITB Media

Klasikoak izeneko 2018an sortutako sailak Josep Escobar eta Alexandre Cirici Pellicer, Juzo Itami, Nana Mchedlidze, Basilio Martin Patino eta Charles Vanel egileen filmak eskainiko ditu.

  • "Dans la nuit" Charles Vanelen filmaren poriekzioan Joserra Senperenak joko du

    "Dans la nuit" Charles Vanelen filmaren poriekzioan Joserra Senperenak joko du

Donostiako Zinemaldiaren Klasikoak sailak, zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituenak, bost filmez osatutako eskaintza heterogeneoa bilduko du irailaren 16tik 24ra, jaialdiaren 70. edizioan.

Aurtengoan, Josep Escobar eta Alexandre Cirici Pellicer (Érase una vez animaziozko lana), Juzo Itami (Tampopo 1985eko filma), Nana Mchedlidze (Pirveli mertskhali), Basilio Martin Patino (Nueve cartas a Bea zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion pelikula) eta Charles Vanel (Dans la nuit mutua) zinemagileen lanak edizio zaharberrituetan berrikusi ahalko dira.

Azken film horren proiekzioan, Joserra Senperenak pianoa joko du zuzenean. Thierry Fremaux Cannesko zinema jaialdiko eta Lyongo Lumiere zinema jaialdiko zuzendariak aurkeztuko du emanaldia.