Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

70. edizioa

Zinemaldia 1953an, lehen edizioan, parte hartu zutenen edo lekuko izan zirenen bila ari da

N. V. | EITB Media

Irailaren 16tik 24ra zinema jaialdiaren 70. edizioa da, eta horren kariaz ekitaldi bat egite aldera ari dira pertsona horien bila.

  • 1964ko Zinemaldiko gala bat

    1964ko Zinemaldiko gala bat

Donostiako Zinemaldiak deialdia egin du 1953an, zinema jaialdiaren lehen edizioan, parte hartu zuten edo horren lekukoak izan ziren gizon-emakumeak aurkitzeko, aurtengo Zinemaldiaren programazioan oso agerikoa izango baita jaialdiak 70. urteurrena beteko duela.

Zinemaldiak eskatu du urte hartan zinema jaialdian parte hartu zutenek, lekukoak izan zirenek edo proiekzio zein bestelako ekitaldietara bertaratu zirenek beraiekin harremanetan jartzeko, 943 48 12 12 telefono zenbakian edo ssiff@sansebastianfestival.com helbide elektronikoan.