Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

DONOSTIA

Zinemaldian Claude Sauteti eskainitako atzerabegirakoan bere hamahiru film luze ikusi ahal izango dira

EITB MEDIA

Zikloa ‘Conversaciones con Claude Sautet’ liburuarekin osatuko da, zinemagilearekin egindako elkarrizketen liburukiarekin

  • Claude Sautet. Argazkia: Zinemaldia.

    Claude Sautet. Argazkia: Zinemaldia.

Donostia Zinemaldiko 70. edizioko atzerabegirakoan, Claude Sautet zinemagile frantziarrak 1956tik 1995ra zuzendutako hamahiru film luze erakutsiko dituzte. Zikloa Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean antolatu ohi da, eta Conversaciones con Claude Sautet liburuarekin osatuko da aurten, Michel Boujutek zuzendariarekin egindako elkarrizketen liburukiaren gaztelaniarako itzulpenarekin, hain zuzen ere.

Jatorriz 1994an argitaratutako liburuak Cannesko zinema-jaialdiaren eta Institut Lumière erakundearen zuzendari Thierry Fremauxen eta Daniel Auteuil aktorearen hitzaurreak ditu, eta epilogoak Bertrand Tavernier zinemagileak idatzi zuen. Quim Casas kritikari eta Donostia Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kideak idatzitako testu bat ere gehitu da.

Claude Sautet nolabaiteko bidegurutze batean kokatu zen zinema frantziarraren historian: ez zen gerraosteko errealizadoreen belaunaldikoa, ezta Nouvelle Vaguekoa ere. Zinemagilea Montrougen jaio zen 1924an eta Parisen hil, 2000n. 1950ean hasi zen zinemaren industrian, zuzendari-laguntzaile gisa, eta André Cerfek, Edouard Molinarok eta Richard Pottierrek egindako hamabi bat filmetan lan egin zuen.

Laguntzaile-lanetan egin zuen filmik garrantzitsuena Les yeux sans visage (1960) izan zen, zeregin horretan jardun zuen azkena.

Hauek dira Zinemaldian ikusi ahal izango diren hamahiru luzemetraiak:

Bonjour sourire! (1956)

L'arme á gauche (1965)

Les choses de la vie (1970)

Max et les ferrailleurs (1971)

César et Rosalie (1972)

Vincent, François, Paul et les autres (1974)

Mado (1976)

Une histoire simple (1978)

Un mauvais fils (1980)

Garçon! (1983)

Quelques jours avec moi (1988)

Un coeur en hiver (1992)

Nelly et Mr. Arnaud (1995)