Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia 2022

Euskal Zinemaren Gala izango da gaur Zinemaldian, Alberto Gastesiren 'Gelditasuna ekaitzean' pelikularekin

EITB MEDIA

Sail Ofizialean, gaurko, "Hyakka/A Hundred Flowers" eta "La Maternal" daude aurreikusita. "Carta a mi madre para mi hijo", "Erro bi" eta "918 gau" ere dira ondorengo orduetako arretagune nagusietakoak.

  • Loreto Mauleon aktorea, 'Gelditasuna ekaitzean' pelikulan

    Loreto Mauleon aktorea, 'Gelditasuna ekaitzean' pelikulan.

Euskal Zinemaren Gala egingo dute gaur Zinemaldian, Alberto Gastesi euskal zuzendariaren Gelditasuna ekaitzean pelikularekin, eta hori izango da ondorengo orduetako arretagune nagusia, baina ez bakarra; izan ere, Sail Ofizialean, gaurko, Hyakka/A Hundred Flowers eta La Maternal daude aurreikusita, eta Carta a mi madre para mi hijo, Nagore Murielen Erro bi eta Arantza Santestebanen 918 gau ere izango dira ikusgai.

Jarraian, gaur Zinemaldian izango diren hitzordu nagusietako ordutegiak eta tokiak:

* Euskal Zinemaren Gala, Gelditasuna ekaitzean pelikularekin, 19:30ean, Victoria Eugenian (pelikula 14:00etan ere izango da ikusgai, Principe 2n, prentsarako eta akreditatuentzako emanaldi batean).

* Hyakka/A Hundred Flowers, Sail Ofizialean, 8:30ean eta 22:00etan, Kursaal 1en.

* La Maternal, Sail Ofizialean, 8:30ean, Victoria Eugenian, eta 11:30ean eta 19:00etan Kursaal 1en.

* Carta a mi madre para mi hijo, Zabaltegi-Tabakaleran, 19:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.

* Erro Bi, Nest sailean, 10:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.

* 918 gau, Zinemiran, 16:30ean, Principe 2n.