Itxi

Zinemaldia 2024

Zinema

Zinemaldiak salmenta markak hautsi ditu, egun bakarrean 29.000 sarrera salduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jose Luis Rebordinos zuzendariak eman du datua aurtengo edizioko Publikoaren Sariaren aurkezpenean. Perlak sailean, 17 film lehiatuko dira, sari horren bila.

0:38
Sarrerak erosteko ilarak. Argazkia: EFE.

Irailaren 22tik 30era egingo dute aurten Zinemaldia, Donostian, eta oraingoan, gainera, markak hautsiko ditu sarreren salmentak. Izan ere, egun bakarrean 29.000 sarrera saldu dituzte.

Jose Luis Rebordinos zuzendariak eman du datua, Eneko Goia alkatearekin batera, aurtengo edizioko Publikoaren Saria aurkeztu duenean. Perlak sailean, 17 film lehiatuko dira, sari horren bila.

Ekitaldian, Goiak nabarmendu du "Nazioarteko Zinema Jaialdiaren atarian" gaudela, eta "Zinemaldian distira egiten du Donostiak". 

Gainera, adierazi du Zinemaldiaren eta Donostiako Udalaren elkarlanari jarraikiz, mila sarrera gorde dituela jaialdiak berak "baliabide gutxiko" herritarrek ere zinemaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Rebordinosek, bestalde, eskerrak eman dizkie Udalari eta alkateari jasotako laguntzagatik, eta nabarmendu du Publikoaren Saria "oso polita" dela, "hiriari berari eta Donostiako ikus-entzuleei egiten zaien omenaldi antzeko bat" delako.