Itxi

Zinemaldia 2024

Zinemaldia 2024

Zinemaldia 2024

Perlak

Cannes nagusi Zinemaldiko Perlak saileko aukeraketan, Garaño eta Arregiren pelikula ahaztu gabe

Mikel Dominguez | EITB Media

Zinemaldiak hautatutako hamahiru pelikuletatik bederatzi Frantziako jaialditik etorriko dira. Jon Garañok eta Aitor Arregik "Marco" ekarriko dute Veneziatik Belodromora.

  • Jacques Audiardek irekiko du Perlak, "Emilia Perez" pelikularekin.

    Jacques Audiardek irekiko du Perlak, "Emilia Perez" pelikularekin.

Beste jaialdi batzuetako hamahiru film lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko Perlak sailean. Horietako zortzi Cannesetik datoz, Urrezko Palma barne, baina Zinemaldiak Berlin, Venezia, Sitges eta Annecyko bitxiak ere aukeratu ditu.

Cannesen aurten Urrezko Palma irabazi duen filma, Sean Bakerren Anora, nabarmenetakoa izango da. Errusiako oligarka batekin ezkontzen den Brooklyngo sexu-langile gazte baten istorioa kontatzen du.

Frantziatik iritsiko dira, halaber, Epaimahaiaren Saria, Emilia Pérez (Jacques Audiard), sailaren inaugurazioan bertan, eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI Saria, Daney Anjir Maabed (Mohammad Rasoulof). Bird (Andrea Arnold), Megalopolis (Francis Ford Coppola), En fanfare (Emmanuel Courcol), Oh Canada (Paul Schrader) eta Parthenope (Paolo Sorrentino) filmek osatzen dute Donostiara etorriko den Cannesko jaialdiaren selekzioa, Errealizadoreen Hamabostaldian saria irabazi zuen All We Imagine as Light (Payal Kapadia) filmarekin batera.

Donostiarren eta bisitarien saria eskuratzeko lehian, honako animazio hauek ere lehiatuko dira: Memoir of a Snail (Adam Eliot), Annecyko Zinemaldian film luze onenaren Kristala irabazitakoa; The Substance, Coralie Fargeat Sitgesko zuzendari onena izendatzeko balio izan zuena; Hong Sansooren A Traveler 's Needs, Zilarrezko Hartza-Epaimahaiaren Sari Nagusia Berlinen, eta Ainda Estou Aqui (Walter Salles), bi aste barru Venezian izango dena.

Hamahiru film horiez gain, lehiaketatik kanpo, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Marco pelikula berria nabarmentzen da. Zuzendari gipuzkoarren filma Veneziako Mostrako Orizzonti sailean estreinatuko da, eta jarraian Belodromora helduko da. Marco (Eduard Fernandez) bere biografia faltsutu duen gizon bat da, Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zelakoan.

Marco se vivirá de manera especial en el Velódromo.

Marco Belodromoan emango dute.

Chris Sandersek zuzendutako DreamWorks-en animazio epiko batek (The Wild Robot) eta Tom Volfek eta Yannis Dimolitsasek Maria Callasi buruz egindako dokumental batek osatuko dute Perlak, lehiaketatik kanpo.