Itxi

Zinemaldia 2024

72. edizioa

'Joker: Folie à Deux' izango da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko film sorpresa

N. V. | EITB Media

Todd Phillipsek filmatutako pelikularen lehen zatiak 2019an izan zuen toki bera izango du Batmanen etsaiaren inguruko bigarren filmak. Larunbatean ikusiko da, Victoria Eugenian.

  • Joaquin Phoenix eta Lady Gaga, "Joker: Folie à Deux" filmean

    Joaquin Phoenix eta Lady Gaga, "Joker: Folie à Deux" filmean

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko film sorpresa Joker: Folie à Deux izango da, Todd Phillipsek Joker Batmanen betiereko etsaiaren inguruan egin duen bigarren filma. Veneziako Mostrako sail ofizialean programatu ondoren, Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituen filma bihar, larunbatarekin, emango da Victoria Eugenia antzokian, bi emanalditan: 08:30 eta 16:00ak.

2019an, Joker izan zen film sorpresa, eta gerora Sportin' Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022) eta The Killer (David Fincher, 2023).